Zozketa

Jexuxmai Lopetegiren azken diskoaren ale bat zozkatuko du Zarauzko Hitzak

Erredakzioa 2023ko uztailaren 11

Jexuxmai Lopetegiren azken diskoa.

Musikari zarauztarrak Ez da horren sinplea diskoa argitaratu zuen urte hasieran. Zozketan parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Ez da horren sinplea da Jexuxmai Lopetegi musikari zarauztarraren azken diskoa, Zart kolektiboaren babesean kaleratutakoa. Hain justu ere, argitaletxearen eskutik, diskoaren ale bat zozkatuko du Zarauzko Hitzak bere erabiltzaileen artean.

Osteguneko 12:00ak arte izango da zozketan izena emateko epea. Irabazleak ostiralean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide