Joan den ostegun arratsaldean egin zuten ekaineko ohiko osoko bilkura udaletxeko batzar aretoan. Hasi berri duten agintaldiko lehenengoa izan zen, eta, hain justu, datozen lau urteetan Udal Gobernua osatuko duen taldea nortzuk osatuko duten zehaztu zuten. Izan ere, ekainaren 17an egin zuten hauteskunde ondorengo kargu jabetze ekitaldian alkatea soilik izendatu zuten.
Zehaztu behar da, halaber, udaleko departamentu bakoitzaren buruzagitza nork hartuko argitzeaz gain, udalaren kudeaketarako batzarrak eta zinegotzien ardurak eta dedikazioak zehaztu zituztela.