Gaur arratsaldean KAE1 eta ETE ligako jardunaldiak jokatu dira Pasaian. Pasaiako portuan jokatu dituzte erlojuaren aurkakoak. Emakumezkoen estropada jokatu da lehenengo eta Zumaia nagusitu da bandera irabaziz. Zarautz Gesalaga-Okelan nesken taldea, berriz, hirugarren sailkatu da (12:39) denbora eginda.
SAILKAPENA ETE
Gizonezkoen jardunaldian, Sanpedrotarra izan da nagusi, eta Zarautz Gesalaga-Okelan zazpigarrena izan da 22:14,74 denbora eginda.