PORRA: Zenbatgarren amaituko dituzte arraun ligak Zarauzko traineruek?

Erredakzioa

Aurten ere arraunzaleentzat lehiaketa abiatu du ZARAUZKO HITZAk. Zenbatgarren amaituko dituzte beren ligak Zarauzko taldeek? Horixe galdera.

Beste urte batez, traineru denboraldia hastearekin bat, porra antolatu du ZARAUZKO HITZAk. Galdera, hauxe: zenbatgarren postuan amaituko dituzte beren ligak Zarauzko bi taldeek?

Sari ederra dago jokoan porrako irabazlearentzat: bi lagunentzako otordua Gazteategi jatetxean + Koolore surf modako arropak.

Porran parte hartzeko epea abuztuaren 1ean amaituko da, 12:00etan.

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

EGIN HEMEN ZARAUZKO PORRA

Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Zumaiarrena egiteko, BALEIKE.EUSera sartu. Oriotarrena egiteko, sartu KARKARA.EUSera. Eta getariarrena egiteko, UROLAKOSTA.HITZA.EUS atarian sartu. Zorte on!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide