Zazpigarren amaitu dute ZAEko bi ontziek gaurko estorpadetan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko eka. 25a, 15:35

ETE ligako 'Enbata' ontzia. (ZAE)

Mundakan lortutako emaitzek ez dute eraginik izan ETE eta KAE1 ligetako beren sailkapenetan.

ZAE Zarautz Arraun Elkarteko bi traineruek zazpigarren postua lortu dute gaur Mundakan (Bizkaia) jokatu dituzten estropadentan. Emakumezkoek, dena den, orain arte jokatu dituzten ETE ligako hiru estropadetako emaitza eskasena lortu dute. Arazo handiak izan dituzte irteeran eta berehala pilatu dute atzerapen handia aurkariekiko. Nolnahi ere, bigarren luzean aldeak murritzu eta Portugalete aurreratzea lortu dute azken aurreko postuan amaitzeko. Hala, bi puntu poltsikorat ditutez eta sailkapeneko bosgarren postuan jarraitzen dute. Ikusi ETE ligako gaurko emaitza guztiak hemen.

KAE1 Ligan ere zazpigarren izan dira ZAEko gizonezkoak. Emakumezkoek bezalaxe hasieratik pilatu dute atzerapena erdiko txandako aurkariekiko eta ezin izan dute bakar bat ere aurreratu. Nolanahi ere, ohorezko txandan aritu den Zumaiak baino denbora hobea egin dute eta horregatik lortu dute zazpigarren postua. KAE1eko saillkapenean ere zazpigarrena da Enbata. Ikusi KAE1 ligako gaurko emaitza guztiak hemen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide