Zazpigarren egin du ZAEk gaurko estropadan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko eka. 24a, 14:15

ZAEren KAE1 ligako taldea joan den asteko estropadan. (Rafa Elizondo)

KAE1 ligako sailkapenean ere zazpigarren postuan dago kokatuta, eta gaur bezalaxe erdiko txandan ariko da bihar Mundakan (Bizkaia).

ZAE Zarautz Arrraun Elkarteak gaur ere ezin izan du estropada ohorezko traineruan artean amaitu. Laugarren kaletik aritu da erdiko txandan eta bertako hirugarren denbora onena egin ondoren, estropada osoko zazpigarren denbora onena lortu du. Ondorioz, bihar ere erdiko txandan arituko da. Ikusi hemen KAE1 ligako gaurko emaitzak eta denborak.

Gaurko emaitzarekin liga sailkapeneko zazpigarren postuan jarraituko du ZAEk, baina Camargok puntu bateko aldea ateratzen dio orain. Estropada aurretik berdinduta zeuden bi traineruak. Edonola ere, liga hasi besterik ez da egin eta aldeak murriztu edota aurkaria aurreratzeko beste aukera bat izango du bihar herriko ontziak.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide