KAE1 eta ETE ligetan diharduten ZAE Zarauzko Arraun Elkarteko traineruek estropadak izango dituzte bigarren asteburuz jarraian. Gizonezkoek gaur nahiz bihar eguerdian izango dituzte hitzorduak Elantxoben (Bizkaia) eta Mundakan (Bizkaia) eta emakumezkoek bihar baino ez. Mundakan izango dute estropada emakumeek ere 11:30ean hasita.
ZAEko emakumezkoek ohorezko txandan egingo dute arraun. Ondorioz, aurreko txandan arituko diren lau ontzien denborak aldez aurretik jakingo dituzte, eta erreferentzia ona izango da aurkariak menderatzeko. Gizonezkoak, aldiz, erdiko txandan ariko dira gaur eta lortzen duten emaitzak zehaztuko du biharkoa.