Datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako kanpaina pil-pilean da, eta azken txanpan, alkategaiekin elkarrizketa digitalak antolatu ditu Urolako Komunikazio Taldeak tokiko hedabideetank. Hain zuzen ere, astearen hasieran iragarri genuen PSE-EEren zerrendaburu Gloria Vazquezi eta EH Bilduren zerrendaburu Itziar Muruari elkarrizketa on line-an egiteko aukera izango zutela zarauztarrek datorren astean.
Tamalez, Gloria Vazquezek iritziz aldatu du, eta ez du egitasmoan parte hartuko, nahiz eta hilaren 22rako hitzordua jarrita egon Zarauzko Hitzaren erredakzioan. Itziar Murua, berriz, aurrera jarraituko du eta asteartean izango da, hilaren 23an, herritarrek bidalitako galderak erantzuten; EH Bilduren alkategaia 12:00etan hasiko da elkarrizketa digitala egiten.
Dagoeneko Muruaari galderak bidaltzeko aukera zabalik dago, eta honako lotura honetan egin daiteke.
Zarauzko Hitzak Elkarrekin Podemosen eta EAJren hautagaiei ere egin die elkarrizketa digitalerako proposamena, baina hauek ez egitea erabaki dute.