Zazpi tabernatik hasi, eta herriko kaleetan barrena ibili ziren atzo PSE-EEko udal hautesleak eta foru hauteskundeetako hautagai Jose Ignacio Asensio, larrosak gorriak eta programaren oinarriak zekartzaten eskuorriak banatzen.
Asensioren hitzetan, "bizilagunen nahiak ezagutzeko" balio izan zuen pasirak, eta Vazquezek "ilusioa" aipatu zuen zerrendaburu aurkeztu izanagatik. "Benetako Zarautz berdea bultzatu behar dugu; berdintasuna ezinbestean bultzatu behar da; ingurumena zaindu nahi dugu; eta bereziki, beste modu batean egin nahi ditugu gauzak", aipatu zuen Vazquezek.
Zerrendarekin "oso eskertuta" agertu dira biak ere, "jende gaztea" sartu baita. Aldundiarekin egindako elkarlana goraipatu zuen, amaitzeko, Asensiok: "Gizarte politiketan eta industria bultzatzeko politiketan lan handia egin dugu. Batzutan badirudi alderdi abertzaleek beren artean soilik lehiatu nahi dutela, eta badakigu gizarte hau oso anitza dela. Horren bermea alderdi sozialista da".