Ostegun arratsaldean egin zuten otsaileko ohiko osoko bilkura udaletxeko batzar aretoan, eta Anjel Lertxundi idazleari Zarazuko Kultur Merezimenduaren domina ematea izan zen hartu zuten erabakietako bat. Ahobatez egin zuten, gainera.
Horrez gain, ez ohiko plenoa deitu zuten astearterako, maiatzaren 2a, 09:00etan, Zarauzko Hauteskunde-mahaiak osatzeko ekitaldia egiteko. Udaletik azaldu dutenez, ausazko prozedura informatiko baten bidez hautatuko dituzte mahaiak osatuko dituzten bizilagunak, eta behin horiek izendatuta jakinarazi egingo zaie.