Udal eta foru hauteskundeak 2023

Carles Fernandez izango da Zarauzko PPren alkategaia udal hauteskundeetan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko api. 26a, 11:40

Carles Fernandez Zarauzko PPko alkategaia.

Zarauzko bizilagunak Alfonso Santibañezi hartuko dio lekukokoa popularrek aurkeztuko duten zerrendaren buruan, eta alderdia udalbatzara itzultzea izango du helburu.

Gero eta gertuago daude maiatzaren 28an egingo diren udal eta foru hauteskundeak eta Zarauzko alkategaiak izango direnen izenak pixkanaka ari dira jakinarazten alderdiak. Zentzu horretan, Zarauzko PPk aurkeztuko duena da ezagutarazi duten azkena: herriko bizilaguna den Carles Fernandez Marmol izango da, zehazki. Hala, 2019an alkategai izan zen Alfonso Ibañez ordezkatuko du popularren zerrendaren buruan.

Tarragonan jaiotakoa da Fernandez, baina Zarautzen bizi da, esan bezala, eta autobus gidari gisa egiten du lan Lurraldebusen, nahiz eta, zuzenbide ikasketak egin zituen. Maiatzeko hauteskundeei begira, Zarauzko PPk duela zortzi urte galdu zuen udal ordezkaritza berreskuratzea izango du helburu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide