Zarauzko EAJk maiatzeko udal hauteskundeetarako aurkeztuko duen hautagaitzaren aurkezpen ekitaldia egingo du datorren ostiralean, apirilaren 28an. Ekitaldia Lege Zaharren enparantzan izango da, 18:30ean hasita, eta Xabier Txurruka Zarauzko EAJren alkatetzarako hautagaiak eta bailarako batzar nagusietarako hautagai Euge Arrizabalagak hartuko dute parte.
Era berean, Zarauzko EAJren zerrenda osatuko duten gainerako kideak bertan izango dira. Ekitaldia irekia izango da, eta herritar oro gonbidatu dute bertaratzera.