Udal eta foru hauteskundeak 2023

Posta bidezko botoa emateko aukera zabaldu du Zarauzko PSE-EE-k

Juan Luis Romatet 2023ko api. 5a, 14:00

Herriko Etxean dagoen bulegoa ireki du Zarautz Elkarte Sozialistak maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan botoa ematera joan ezingo dutenek posta bidezko botoa tramitatzen laguntzeko.

Zarauzko PSE-EEk postaz botoa emateko laguntza eskainiko die bere jarraitzaileei. Bulegoa zabaldu du horretarako bere egoitzan, Kale Nagusiko 21ean. Astelehenetik ostiralera izango da bulegoa zabalik 12:00etatik 13:30era eta 18:30etik 20:30era. Maiatzaren 18ra arte izango da posta bidezko botoa emateko aukera. 

Alderdiak azaldu duenez, ezinduta edo gaixorik dauden pertsonak aukera izango dute etxetik notarioaren aurrean botoa emateko. Tramitazio hori Zarauzko Elkarte Sozialistaren bidez kudeatu daitekeela ere adierazi du, 943-13 31 53 telefono zenbakira deituta. 

Aldi baterako atzerrian egonda hautesmahaietara bertaratzerik ezingo dutenei ere botoa tramitatuko zaiela ere gaineratu du Zarauzko PSE-EE. Horretarako, botoa kudeatzeko epea apirilaren 29an itxiko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide