Udal eta foru hauteskundeak 2023

Zarauzko EH Bilduk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du

Aritz Mutiozabal 2023ko mar. 25a, 12:30

Zarauzko EH Bilduren zerrendagaiak. (Zarauzko EH Bildu)

Koalizio abertzaleak herriko arazoei eta beharrei "ikuspegi ezberdinetatik" erantzungo dioten eta "ekarpen berria" egingo duten zarauztarrekin osatu du Maiatzaren 28rako zerrenda.

Udal hauteskundetarako bi hilabeteren faltan, Zarauzko EH Bilduk  24 laguneko zerrenda aurkeztu du. Itziar Murua alkategaiak adierazi duenez, azken lau urteotan pilatutako esperientziarekin batera, ikasketetan zein arlo profesionalean duten jakintzagatik eta talde lanerako duten izaeragatik "ekarpen berria" egingo dieten jendea gehitu dute zerrendara. "Ohiko ilusioaz eta aniztasunaz gain, herriko arazoei eta beharrei ikuspegi ezberdinetatik erantzungo dioten zarauztarrek osatzen dute", nabarmendu du.

Zarauzko EH Bilduko koordinatzaile Aitor Korta aditzera eman du "Zarautzek dituen erronkei erantzunak emateko gogoa, ilusioa eta konpetentzia" duten herritarrak bilatu nahi izan dituztela, eta  "oso gustura" daudela osatu duten zerrendarekin. Bere iritziz, zarauztarren "izaera, sentimendua eta aniztasunaren isla" da.

Kortaren esanetan, Zarautz aldatzen ari da eta udalak "erantzunak eguneratu" behar ditu: "Gobernatzeko ereduak, aurpegiak, akordioak, eta politikatik eskaintzen dituen erantzunak berritu behar ditu, inertziatik gobernatzeari utziz. Hori da zerrenda honekin Zarauzko herriari eskaintzen dioguna. Aukera berriak sortuko dira, eta baliatu egin nahi ditugu".

Honako hauek osatuko dute Zarauzko EH Bilduren hautagai zerrenda:

1. Itziar Murua Uria
2. Ion Arozena Eizagirre
3. Ainara Landa Argote
4. Ander Lucas Aranceta
5. Eider Gurrutxaga Larrañaga
6. Mikel Agirre Etxaniz
7. Ainhize Larramendi Larrarte
8. Esther Agirre Ruiz
9. Jexus Goikoetxea Balentziaga
10. Bartolo Iribar Sorazu
11. Eider Illarramendi Azkue
12. Imanol Epelde Pagola
13. Garazi Olaizola Irureta
14. Iker Lizarriturri Martiarena
15. Ane Urzelai Aranbarri
16. Xuban Zumeta Irureta
17. Itziar Iruretagoiena Agirrezabalaga
18. Salba Bergara Erzilla
19. Amaia Arruti Agirre
20. Perdi Paredes Manot
21. Pili Mujika Zumeta
22. Jabi Etxaburu Elu
23. Goizane Arana Arexolaleiba
24. Andoni Mancisidor Eizmendi

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide