Destinos Euskadi elkarteak hainbat jarduera egingo ditu asteburu honetan Zaragozan (Aragoi, Espainia) hango herritarrei hemengo helmuga turistikoak erakusteko. Zehazki, Donostiak, Bilbok, Gasteizek, Zarautzek, Irunek eta Hondarribiak osatzen dute elkartea, eta herri horien berri emango diete jardunaldietan.
Zarauzko Turismo teknikari Esther Facchinek ordezkatuko du herria jardunaldietan, udalak ohar bidez jakinarazi duenez. Atzo eguerdian aurkeztu zuten ekitaldia, Sara Fernandez Escuer Zaragozako Udaleko Kultura eta Kanpo Proiekzioko ordezkaria buru zela.
"Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak bildutako datuen arabera, 2022an erkidego horretako 75.000 pertsonak baino gehiagok aukeratu zuten Euskadi helmuga turistiko gisa, hau da, guztizkoaren % 2,1ek, 2021ean baino % 30 gehiagok", jakinarazi du udalak. Horregatik, uste du Espainiako erkidego horretako jendearen helmuga gogokoenetakoa dela hau.