Bertan behera utzi dute biharko Mari Luz Estebanen hitzaldia

Jabi Gonzalez Toston 2023ko otsailaren 1a

Mari Luz Esteban antropologo feminista. (Wikipedia)

Emakumeen* Etxeak azaldu duenez osasun arazoak tarteko bota behar izan dute atzera antropologo feministak eman behar zuen Andrezaharraren Manifestua hitzaldi-solasaldia.

Mari Luz Esteban antropologo feministak hitzaldia eta solasaldia eskaini behar zuen bihar Emakumeen* Etxean Andrezaharraren Manifestua poema liburua oinarri hartuta, baina ezin izango du egin azkenean. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bertan behera utzi behar izan dute ekitaldia osasun arazoak direla eta.

Aurrera jarraitzen du, aldiz, Ainhoa Zubizarreta Iturralde zarauztarraren Wao Okiyenanis dokumentalaren aurkezpenak. Ostiralean egingo dute 19:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide