Mari Luz Estebanen hitzaldia eta 'Wao Okiyenanis' dokumentala egunotan Emakumeen* Etxean

Juan Luis Romatet 2023ko otsailaren 1a

Mari Luz Esteban.

Zarauzko Emakumeen* Etxeak bi ekintza antolatu ditu aste honetarako: bihar izango da hitzaldia eta etzi, ostiralez, aurkeztuko dute Ainhoa Zubizarretaren dokumentala. 

Emakumeen* Etxeak prestatutako egitarauren barrua, aste honetarako bi ekitaldi antolatu ditu. Biak ere Emakumeen* Etxean bertan egingo dira.

Bihar, osteguna, 18:30ean hasita, Andrezaharraren Manifestua poema liburua oinarri hartutako hitzaldia eta solasaldia eskainiko du Mari Luz Estebanek. Zahartzeaz eta, bereziki, emakumeen zahartzeaz arituko da Esteban. Horren ondoren eztabaida ere gidatuko du idazleak.

Ostiralean, berriz, 19:00etan hasita, Ainhoa Zubizarreta Iturralde zarauztarrak Wao Okiyenanis dokumentala aurkeztuko du. Ekuadorren 18 egunez egon zen, eta bertako errealitatea jaso nahi izan du. Dokumentalak bi emakume waoraniren testigantzak jasotzen ditu, pairatzen dituzten eskubide urraketak azaleratuz.

Dokumentalaren emanaldiaren ondoren, solasaldia egingo da. Parte hartzaileak Unai Iradi Sarasola, Intza Gurrutxaga Loidi, Julen Telleria Salegi eta Ander Iruretagoyena Castrok izango dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide