Zarauzko Udaleko Berdintasun sailak joan den asteko astelehenean, hilaren 9an, zabaldu zuen Martxoak 8ko XV. Kartel Lehiaketara diseinuak aurkezteko epea eta agortzear da jada. Izan ere, etziko 12:00k baino lehen aurkeztu behar dira proposamenak.
Gauzak horrela, komeni da gogoratzea taldean nahiz bakarka aurkeztu daitezkeela lanak, baina bakarra betiere. Gainera, ordenagailuz egindakoak beharko dute nahitaez eta e-postaz bidaliko dira Berdintasun sailaren helbide elektronikora (berdintasuna@zarautz.eus).
Diseinu parte hartzaile guztien artean bi izango dira sarituko dituzte. Irabazlea epaimahaiak erabakiko du eta 400 euro irabaziko ditu, eta bigarren saria herritarrek hautatuko dute bozketa ireki bidez. Facebooken egingo dute azken hori eta eta 200 euro jasoko ditu boto gehien lortzen dituen lanaren egileak.