Kazetari lanposturako lan poltsa jarri du abian Urolako Komunikazio Taldeak

Erredakzioa 2022ko aza. 18a, 17:31

Eskaintzarekiko interesa duen orok azaroaren 30a, asteazkena, baino lehen bidali beharko du curriculuma administrazioa@ukt.eus helbidera.

Urolako Komunikazio Taldeak kazetari lanposturako lan poltsa jarri du martxan. Eskaintzarekiko interesa duten pertsonek azaroaren 30a, asteazkena, baino lehen bidali beharko dituzte curriculumak administrazioa@ukt.eus helbidera.

Honako hauek dira kazetari lan poltsarako eskatzen den formakuntza eta esperientzia:

  • Komunikazio zientzietan, Ikus- entzunezkoetan edo Giza zientzietan lizentziatua.
  • Urtebeteko esperientzia gomendagarria.
  • Euskara C1 Maila.

Eta honako hauek, berriz, gaitasun espezifikoak:

  • Komunikazio gaitasuna.
  • Kazetari sena.
  • Sormena.
  • Talde kohesioa.
  • Euskarri desberdinetarako moldagarritasuna.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide