Nazioarteko Ahotsak ekimenerako sarrerak kontzertu egunean bakarrik salduko dituzte

Mireia Galarza Bastida 2022ko urriaren 22a

Frantziskotarren Elizaren atarian egongo dira salgai, eta gainera ez da aukerarik izango aurrez erosteko. 

Urriaren 26tik azaroaren 4ra bitartean izango da aurten Nazioarteko Ahotsak ekimena Zarautzen. Ekimenaren aurkezpena egin zuten aurreko astean, eta bertan adierazi zuten zer taldek eskainiko dituzten kontzertuak Zarautzen.

Bertan emandako informazioaren arabera, sarrerak aurrez eskuratzeko aukera izango zuten herritarrek Turismo Bulegoan. Orain, ordea, abesbatzako kideek azaldu dutenez, egunean bakarrik egongo da sarrerak erosteko aukera, Frantziskotarren Elizaren atarian bertan. 

Erlazionatuak

Inoiz baino nazioarteko ahots gehiago

Aitziber Arzallus 2022 urr 19 Kultura

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide