Genero arauak ha(ez)zkuntza prozesuetan kafe tertulia zikloa bihar hasiko da pasa den astean egitekoa zen lehen saioa azaroaren 4ra atzeratu ondoren. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan jarri dute Gaztelekuan eta haurrentzako txokoa izango dela jakinarazi dute.
Lehenengo kafe tertulian generoari lotuta hezkuntza sisteman izan diren aldaketak izango dituzte aztergai Nora Salbotx irakasle eta psikopedagogoa lagun.