Azaroaren 4an izango da 'Genero bitartasuna haurdunaldian' kafe tertulia

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urriaren 15a

Atzeratu egin dute Bilgune Feministak antolatutako kafe tertulia zikloko lehen hitzordua. Urriaren 21ean izango da lehen kafe tertulia, eta izatez atzo egitekoak zirena, azaroaren 4an.

Genero arauak ha(ez)kuntza prozesuetan kafe tertulia zikloa antolatu du Zarauzko Bilgune Feministak datozen asteetarako. Lehen saioa ostiral honetarako aurreikusita bazegoen ere, atzeratu egin behar izan dutela iragarri zuten atzo eta, azkenean, azaroaren 4an izango da. Saio horretan, genero bitartasuna haurdunaldian landuko dute, Edur Epelde Pagolaren eskutik.

Zikloaren lehenengo hitzordua urriaren 21ean izango da: Nora Salbotx ariko da gidari lanetan, eta Euskal Hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriez ariko dira. Saio guztiak gaztelekuan izango dira, 18:00etatik aurrera.

Hemen dago ikusgai gainontzeko saioei buruzko informazioa.

Parte hartzeko aurrez eman beharko da izena, orrialde honetan eskatzen diren datuak beteta edota bfzarautz@gmail.com helbide elektronikora mezua bidalita.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide