Hainbat kale itxiko dituzte bihar eguerdian triatloiagatik

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 7a

Bihar Bikote Mistoen Triatloi Herrikoia jokatuko dela eta, Zarauzko Udalak jakinarazi du hainbat kale itxita egongo direla trafikoari eguerdi partean. Hain zuzen ere, Nafarroa kalea –Manzisidorretik eta Getaria arte– eta San Inazio kalea –Elizaurre eta Bizkaia artean– 12:15 eta 13:30 bitartean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide