Euskal Astea 2022

Polemika tarteko, 'Nao Victoria'-ren mundubira ospatuko dute gaur

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 6a, 09:00

Txakolin dastaketa izango da gaur, Lege Zaharren enparantzan. (Hitza)

Elkanoren itsasontziak mundubira egin zueneko 500. urteurrena oroituko dute Zarautzen, Euskal Astearen barruan, egun osoko egitarauarekin.

Gaiak kritika gogorrak jaso ditu historialari eta adituen aldetik, Zarauzko Udalak itsasontzia herriko ontzioletan egina dela baieztatu duelako inolako frogarik gabe. Dena dela, Xabier Txurruka alkateak ondorengoa berretsi du: "Gaur Zarautzen Juan Sebastian Elkanok burututako lehen mundu biraren bosgarren mendeurrena ospatuko dugu. Gainera, gure ondare immateriala den aitzinako herri tradizioak dioena ere ospatzera goaz, Elkanok, bere balentria, gure herriko ontzioletan eraiki eta itsasoratutako Nao Victorian egin zuela alegia".

Egitaraua
- 11:30.
Kalejira erraldoi, buruhandi eta trikitilariekin.
- Jarraian, trikitilariek herriko kaleak girotuko dituzte.
- 12:30. Lege Zaharren enparantzan, parrila herrikoia, sagardo eta txakolin dastaketa. Parte-hartzaileak: Arregi, Basa Lore, Mokoroa, Rezabal, Talai Berri txakolindegiak eta Arizia sagardotegia.
- 13:30. Lege Zaharren enparantzan, bertso Saioa: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran.
- 19:00. Musika Plazan, erromeria Erromeria.eus taldearekin.
- 20:00. Lege Zaharren enparantzan, herriko taldeen jaialdia: Festak aurrea ederrago du atzea baino (eguraldi txarra egingo balu, Modelo aretoan). Parte-hartzaileak: Zarautz Trik kultur elkartea, Jalgi dantza taldea, Txinpirin abesbatza, Zarautz abesbatza, Udaberri abesbatza, Motxian-Etxebeltz bertsogunea. Antzezleak: Ainhoa Agirre, Ibai Goikoetxea, Maite Isasti, Erik Peitevin de Saint-André. Argi diseinua: Juanma Alvarez (Didau). Kontalariak: Pako Serras eta Miriam Mendoza. Ikuskizun koordinatzailea: Patxi Santamaria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide