Bideoa: Zarauztarren adierazpenak, Euskaraldiko esperientziaz

Amaia Urbieta Arruti

Udazkenean helduko da Euskaraldiko ariketa egiteko garaia, baina bien bitartean, martxan da Zarautzen, beste hainbat herritan bezala, Euskaraldiko batzordea. Nora filmaren proiekzioa eskaini dute bart malekoian, eta filmaren aurretik, honako bideoa ikusi ahal izan zuten bertaratutakoek.  

Lau zarauztarren adierazpenak agertzen dira bertan: Griselda Jonte, Aner Peritz, Veronica Cazalis eta Marije Zumeta. Euskaraldian parte hartzean izandako esperientziaz mintzo dira laurak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide