Euskaraldia antolatzeko bilera irekia egingo dute asteartean

Maria Maya Manterola 2022ko eka. 5a, 14:06

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute aurten Euskaraldia, 'Hitzez ekiteko garaia' lelopean. Egitasmoaren berri emateko, bilera irekia izango da asteartean, 18:00etan Gaztelekuan.  

Aurtengo Euskaraldia antolatzen hasiak dira dagoeneko. Maiatzean zabaldu zuten entitateek izena emateko epea. Ariguneak sortu eta euskaraz "lasai" aritzeko guneak bermatzea da asmoa. Norbanakoek, berriz, irailean eman ahal izango dute izena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide