Zozketa

Garagardo Azokan bi lagunentzako menua zozkatuko du Zarauzko Hitzak

Zarauzko hitza

Apirilaren 13tik 18ra bitartean egingo dute XX. Garagardo Azoka, eta Zarauzko Hitzak bi lagunentzako ukondo menua eta bi garagardo pitxar zozkatuko ditu irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Bi urteren ondoren, bueltan da Garagardo Azoka. Apirilaren 13tik 18ra bitartean egingo dute azokaren XX. edizioa, eta egitarau zabala antolatu dute Zarautz Rugby Taldeko kideek. Zarauzko Hitzak bi lagunentzako ukondo menua eta bi garagardo pitxar zozkatuko ditu irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek honako lotura honetan egin dezakete, eta horretarako osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide