2022ko Martxoaren 8a

Irudietan: Martxoaren 8ko kartel lehiaketako lanak ikusgai daude Emakumeen* Etxean

Amaia Urbieta Arruti

Ostiralaz geroztik, Emakumeen* Etxean daude ikusgai Zarauzko Parekidetasun departamentuak antolatutako kartel lehiaketara aurkeztutako lan guztiak. Emakume Langilearen Egunaren bueltan egingo dituzten ekitaldiak iragartzeko aukeratutako kartela Gabriela Pellejerok egindakoa izan da, eta ostiralean eman zioten 400 euroko saria. 

Gainontzeko kartelak martxoaren 18ra arte egongo dira Emakumeen* Etxean ikusgai. Gainera, bihar Facebookera igoko dituzte kartel guztiak, eta 'Atsegin dut' gehien dituen kartelak publikoaren saria (200 euro) irabaziko du. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide