Bideoa: XXV. Ibon Imazen Oroimenezko Surf Txapeketa

Zarauzko Hitza 2021eko azaroaren 24a

Ibon Imazen Oroimenezko XXV. Txapelketa jokatu da asteburu honetan, eta, guztira, 154 lagunek hartu dute parte maila ezberdinetan banatuta; bereziki gaztetxoen eta emakumeen gorakada nabarmendu dute antolatzaileek.

Aurten, COVID neurriak errespetatu ahal izateko txapelketa xumeagoa izan den arren, surf giro aparta bizi izan dute. Horren erakusgarri da Ritxi Goyak eginiko ikus-entzunezko hau.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide