Lander Davilak eta Nadia Erostarbek irabazi dute Ibon Imaz memoriala

Aitziber Arzallus 2021eko azaroaren 21a

Atzo goizean hasi zuten lehia, eta gaur eguerdian bukatu dute sari banaketa ekitaldiarekin. Txapelketak iraun duen artean eguraldia lagun izan dute, eta jende ugari egon da surflariei begira.

Ibon Imaz surflaria zenaren oroimenezko txapelketa herrikoia jokatu dute asteburuan, atzo goizean hasi eta gaur eguerdia bitarte. Eta sari banaketa ekitaldiarekin eman diote bukaera aurtengo jaialdiari. Epaimahaiaren ustetan, Lander Davila eta Nadia Erostarbe izan dira surflaririk onenak; hain zuzen ere, Davilak irabazi du gizonezkoen irekia, eta Erostarbek, emakumezkoena. Gaurkoan, ordea, onenek ez ezik, zortedunek ere saria eraman dute etxera, parte hartzaileen artean surferako materiala zozkatu baitute.   

Txapelketaren irabazleak:

-Gizonezkoen irekia: Lander Davila
-Emakumezkoen irekia: Nadia Erostarbe
-Xafla luzea (longboard): Jon Garmendia
-Beteranoak: Julen Elkoro
-Alternatiboak: Aba
-Bodyboard: Unai Insausti
-18 urtez azpiko mutilak: Adur Amatriain
-16 urtez azpiko neskak: Maddi Oregi
-16 urtez azpiko mutilak: Oxel Oregi
-12 urtez azpikoak: Mateo Larraza
-10 urtez azpikoak: Denak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide