Giro ezin hobean hasi dute Ibon Imazen Oroimenezko Surf Txapelketa

Aitziber Arzallus 2021eko azaroaren 20a

Bihar goizean jarraituko du lehiak, 08:30ean hasita, eta eguerdirako txapelketa bukatzeko moduan izango dira. 12:00etarako iragarri dute sari banaketa.

Goizean goiz ekin diote Ibon Imaz surflaria zenaren oroimenezko txapelketa herrikoiari. Aurrenekoak 08:00etan sartu dira uretara, eta hogei minutuko txandetan, etenik gabe aritu dira arratsalde partera arte. Jende ugari bertaratu da kirolariek eman duten ikuskizunaz zein giro onaz gozatzera, egonean egoteko eguraldi bikaina lagun. Bihar goizean jarraituko du lehiak, 08:30ean hasita, eta eguerdirako txapelketa bukatzeko moduan izango dira. 12:00etarako iragarri dute sari banaketa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide