Batere eztabaidarik gabeko batzarra izan zen ostegunekoa. Bozkatu beharreko puntuak aho batez onartu zituzten, eta EH Bilduk eta Podemos Equo Berdeak taldeek kiroldegiko langileen eskaerekin bat egiteko aurkeztutako mozioa bertan behera laga zuten.
Ostegunean egin zuten ohiko osoko bilkura Zarauzko udal taldeek. Gai zerrendari heldu aurretik, zutitu eta minutu bateko isilunea egin zuten, urriaren 12an Gasteizen gertatutako hilketa matxista gaitzesteko.