Atzo batzartu ziren udaletxeko pleno aretoan udal taldeak, uztaileko ohiko osoko bilkura egiteko. Hainbat erabaki garrantzitsu hartu zituzten; besteak beste, Ebro Etxea Hiri Antolamenduko Ondare Historiko eta Arkitektonikoen Katalogoan mantzentzea eta Santa Klara komentuaren salerosketari behin betiko onespena ematea.