Igande arratsaldeaz geroztik desagertuta zegoen 24 urteko urpeko arrantzale zarauztarraren bila jarri dira gaur goizean ere larrialdi zerbitzuak Lekeitio inguruko uretan. Ertzaintzaren eta Itsas Salbamenduaren helikopteroak eta Ertzaintzaren, Itsas Salbamenduaren eta Gurutze Gorriaren ontziak ari ziren lan horretan eta, gaur goizetik, baita AZTI zentro zientifiko-teknologikoaren barku bat ere. Azkenean, 13:30 aldera eman dute bere gorpuarekin.