Zarauztarra da Lekeition desagertutako urpekaria

Amaia Urbieta Arruti 2021eko uztailaren 5a

Hainbat hedabidek jakitera eman dutenez, urpeko arrantzan aditua da 24 urteko zarauztarra.

Atzotik desagertuta dagoen urpekari zarauztarraren bila ari dira Bizkaiko kostaldean, Lekeitio inguruan. Hainbat hedabidek jakitera eman dutenez, urpeko arrantzan aditua da 24 urteko zarauztarra, eta atzo Santa Katalina itsasargiaren inguruan buzeatzen ari zirela bere arrastoa galdu zuela jakinarazi zuen berekin zihoan lagunak.

Ertzintzak 17:45 aldera jaso zuen abisua, eta berehala jarri ziren abian bilaketa lanak, baina atzo behintzat ez zuten arrantzalea topatu; gaur 08:30ean berriz ekin diote bilaketari. Ertzaintza, Larrialdi Zerbitzuak, Ondarroako Gurutze Gorriaren Itsas Salbamenduko zerbitzua eta Lekeitiko sorosleak dabiltza lanean, helikoptero batekin eta urpekariekin, 25 metro inguruko sakoneran.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide