Inma Saenz de Santamariak jaso du Espainiako federazioaren aitortza

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 27a

Atzo jaso zuen Inma Saenz de Santamariak Espainiako Eskubaloi Federazioak emandako brontzezko domina eta intsignia, urte hauetan guztietan eskubaloiaren esparruan egindako lan eskergagatik. Federazioak hilaren 5ean egindako bileran adostu zuen Zarauzko Eskubaloiko presidentea aitortzea, zuzendaritzako sarien arloan, eta atzo Valentziako La Petxina erakinean egindako ekitaldian eman zioten bereizgarria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide