Inma Saenz de Santamariak Espainiako eskubaloi federazioaren bereizgarria jaso du

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 10a, 18:07

Zarauzko Eskubaloia elkarteko presidenteak urte luzez egindako lanari aitortza egin nahi izan diote. Brontzezko domina eta intsignia eman dizkio Espainiako eskubaloi federazioak.

Gaur jakin denez, Espainiako Eskubaloi Federazioak aitortza egin dio Inma Saenz de Santamariari. Zarauzko Eskubaloia elkarteko presidenteak kirol esparruari egindako ekarpena saritzea adostu zuen federazioak, hilaren 5ean egindako bileran. Hala, brontzezko domina eta intsignia jasoko ditu.

Zarauzko Eskubaloiak sare sozialetan azaldu du "ongi merezitako saria" dela Saenz de Santamariari eman diotena, urte luzez elkartean egin duen lanagatik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide