17:30ean jarriko dituzte salgai Martin de Marteren kontzerturako sarrerak

Dorleta Agiriano Lai 2021eko maiatzaren 7a

Arraio Irratiaren 15. urteurreneko egitarauaren barruan antolatu dute gaurko emanaldia. 18:30ean hasiko da, Putzuzulon.

15 urte beteko ditu aurten Arraio Irratiak, eta ospakizunei ekin diete jada. Urteurrenaren harira prestatutako egitarauaren barruan, kontzertu bat egingo dute gaur, maiatzaren 7an, Putzuzulon. Martin de Marte Zarauzko taldea arituko da gaur gaztetxeko oholtza gainean, 18:30ean hasita.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ordubete lehenago jarriko dituzte salgai kontzerturako sarrerak, Putzuzulon bertan. 5 euro balio du txartel bakoitzak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide