'Emakumeok aurkezle' erakusketari buruz arituko dira aste honetako Gela saioan

Dorleta Agiriano Lai 2021eko martxoaren 3a

(Photomuseum)

Ostiral honetan ere 18:00etan egingo dute Gela saioa Photomuseumen. Han izango da Emakumeok aurkezle proiektuko kide Trini Grases.

Photomuseum Argazki eta Zinema Museoan aste honetan inauguratu dute Emakumeok aurkezle erakusketa. 21 emakume argazkilarik hartu dute parte bilduma horretan, eta martxoaren 28ra arte egongo da ikusgai Zarautzen. Kultur hedapenerako Gela programaren barruan, erakusketari buruzko saio berezi bat prestatu dute aste honetarako. Ohi bezala, ostiralean izango da Gela saioa, 18:00etan Photomuseumen.

"Erakusketa borobiltzen duen proiekzio bat" emango dute lehenengo, eta gero, Trini Grasesek hartuko du hitza. Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kide da Grases, eta parte hartu du Emakumeok aurkezle proiektuan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide