Hondarribiko traineru estropadan parte hartuko du gaur ZAEk

Juan Luis Romatet 2021eko otsailaren 27a

Zarautz Arraun Elkarteko ontzi bana izango da emakumezkoen eta gizonezkoen mailatan lehiatzen. Estreinakoz arituko dira Zarauzko emakumeak.

Hondarribiko XXI. Traineru Jaitsiera jokatuko da gaur arratsaldean. Traineru denboraldirako test edo proba bezala hartuko dute parte hartuko duten klubek, ontzi bakoitza zer egoeratan dagoen ikusteko. 
 
Emakumezkoen eta gizonezkoen mailatan jokatuko da estropada, eta Zarautz Arraun Elkarteak maila bakoitzean ontzi bana aurkeztuko du. Eskualdeko beste klubek ere parte hartuko dute jaitsiera honetan: Getariak, Oriok eta Zumaiak, hain zuzen ere. 
 
16:00etan hasiko da testa, emakumezkoen ontzien jaitsierarekin. Hamabi ontzi arituko dira, tartean, Zarauzko emakumeena, estreinakoz. 16:01ean aterako da. Emakumezkoek amaitu bezain pronto aterako dira gizonezkoak. Hemeretzi ontzi uretaratuko dira kategoria horretan, eta 16:24an izango da ZAEren txanda.
Erlazionatuak

ZAEk hiru traineru ureratuko ditu aurten

Dorleta Agiriano Lai 2021 ots 01 Kirola

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide