Zarauzko Udalbatzak ostegunean egin zuen otsaileko ohiko osoko bilkura. Udal taldeetako hautsetsiek hizpide izan zituzten, besteak beste, 10.2-OR Salberdin arearen birpartzelazio proiektuko R3-1 partzela saltzeko lehiaketa, finantza kontroleko aurtengo plana, dirulaguntzen plan estrategikoa nahiz eskolaz kanpoko jarduerak egiteko ikastetxeek jasoko lituzketen dirulaguntzak.