Alprojak filma estreinatuko du Erlo telebistan, eta Modelon ere emango dute

Aritz Mutiozabal 2020ko irailaren 1a

COVID-19 dela eta, aurten ez Euskal Jai Egunik ospatuko, eta ondorioz, ez da Alprojaren herri antzerkirik izango. Hala ere, alternatiba ezberdinak pentsatu ostean, Alprojak iraupen erdiko film bat grabatzea erabaki du, eta ondoren, Erlo Telebistan estreinatzeko asmoa du Euskal Jai Eguneko eguerdian, irailaren 9ko 12:00etan.

Telebistako estreinaldi horren ondoren, berriz, filma Modelo zinema aretoan ikusteko aukera egongo da. Irailaren 10ean, osteguna, izango da aurreneko emanaldia, 20:30ean, eta irailaren 12an, larunbata, 12:00etan. Sarrerak orduerdi lehenago eskuratu ahalko dira leihatilan bertan.

Filma Youtuben jarriko dute ikusgai azkenik, hilaren 12ko eguerditik aurrera.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide