Zarauzko Hitza grabaketa batean izan da Alprojako kide eta filmeko zuzendari eta gidoilari Beñat Intxausperekin, eta ikus-entzunezkoaren nondik norakoak azaldu ditu hark.
Aurten ez da Euskal Jai Egunik ospatuko. Egun horretako ekitaldi guztiak bertan behera utzi zituen udalak, baita Alproja taldearen antzerkia ere. Euskal Jai Eguneko hitzordu garrantzitsua da zarauztar askorentzat Munoa plazako ikuskizuna; aurtengoan bertatik bertara gozatu ezingo duten arren, Alproja taldeko kideak iraupen erdiko filma grabatzen ari dira egunotan, eta irailaren 9an estreinatuko dute Erlo Telebistan.
Zarauzko Hitza grabaketa batean izan da Alprojako kide eta filmeko zuzendari eta gidoilari Beñat Intxausperekin, eta ikus-entzunezkoaren nondik norakoak azaldu ditu hark.