Zarauzko Udalak Youtubeko bere kanalean eskaini zuen udalbatzarra joan den ostegun iluntzean. Ezohiko saioa izan zen, eta Eusko Trenbide Sarearen eta Zarauzko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena lehenestea bozkatu zuten, tren geltoki berriaren eta trenbide azpiko pasabidearen eraikuntza bermatzeko, besteak beste.