ZarautzOn elkarteak Solasaldiak koronabirus garaian egitasmoa antolatu du, eta datorren astearterako, apirilaren 21erako, Felix Zubia Donostiako Ospitaleko ZIUko sendagilea eta Juanjo Alvarez abokatua eta Nazioarteko Zuzenbidean Katedraduna gonbidatu dituzte, Covid 19: Ongizate eta Demokrazia Estatuari erasoa? izeneko hizketaldira.
Berrogeialdian murgilduta, eta egoerak hala baldintzatuta, ez da Antoniano aretoan izango. Beraz, elkarteak sarean dituen kanalen bidez jarraitu ahal izango da solasaldia, 18:30etik 20:00etara. zarautzon.nirestream.com eta youtu.be/iDhsTaGL8P0 helbideetan. Gainera, jarraitzaileek zuzenean parte hartzeko aukera ere izango dute.