«Ez dugu ahaztu behar kultura lanbide bat dela, nahiz eta batzuetan hobbyarekin nahasten den. Berez, nahiko prekarizatuta dagoen lanbide bat bada, berrogeialdiaren kontu honekin lehenak izan gara lan egiteri utzi diogunak eta, zoritxarrez,azkenak izango gara lanera itzultzen. Gure jarduna jendearekin da, eta jendea elkartze horrekin dago lotuta egoera hau. Honek eragin potentea dakar guretzako».
«Kultur arloan lanean dabilen jendea oso ezberdina da; batzuk soilik honetatik bizi gara, eta beste batzuk beste jarduera batzuk ere koordinatzen dituzte. Baina argi dagoena da asko eta asko geratu garela inolako diru sarrerarik gabe, hainbat proiektu bertan behera utzita eta jakin gabe noiz arte. Horren aurrean inportantea iruditzen zaigu hausnarketa bat egitea, momentu polita delako balioan jartzeko kultura. Izan ere, inoiz baino geldiago gaude, eta inoiz baino gehiago ari gara kultura kontsumitzen. Azkenean, kulturak herri bat egiten du».
«Jaurlaritzak iragarri dituen laguntzei dagokienez, nik jakin nahiko nuke zein den hor atzean dagoen letra txikia. Badaude antzerki enpresak, produktuak ateratzen dituztenak, eta gero daude pertsonak, lan egiten dutenak batentzat edo bestearentzat; intermitentzi egoeran aurkitzen direnak, kontratu bidez; autonomoak diren musikariak.... Abaniko zabala du kultura arloak, ez dagoelako politika bat pentsatuta kultur langileontzat adibidez Frantzian bezala. Orduan, ikusi beharko da laguntza horiek nori zuzenduak dauden eta nork jaso ahal izango dituen. Printzipioz, albiste ona da, baina ikusi beharko da mesede egiten dion benetan behar duen jendeari, sostengu hori bermatzen ote duen».