M8, Emakume Langilearen Eguna

Hona hemen gaurko M8ko deialdiak

Zarauzko hitza 2020ko mar. 8a, 08:20

Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta, 10:00etan apainketa kolektiboarekin hasiera eman ondoren, 12:00etan martxa ibiltariari ekingo diote Lege Zaharren enparantzatik.

Hona hemen Emakumeen Nazioarteko Eguneko deialdia:

  • 10.00: Apainketa kolektiboa.
  • 12.00: Martxa ibiltaria Lege Zaharren enparantzatik.
  • 14.00: Bazkari autogestionatua.
  • 15.00: Elkarrekin Dantza (Sara de la Cruz) eta dantzaldia Manuela Ahizpen eskutik.

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren deialdiek izango dute jarraipenik datozen egunetan ere:

Martxoak 11, asteazkena. Hitzaldia gaztelaniaz: Arte y mujer. Visibilidad de las artistas vascas, Mari Jose Aranzasti arte historialariaren eskutik. 19:00etan, Etxezabalan.

Martxoak 13, ostirala. Erradikalak ginen ikuskizuna, Ane Labaka bertsolariaren eta Beatriz Egizabal umoregile eta aktorearen eskutik. Feminismoa ardatz hartuta, umoretik landuko dituzte hainbat gai: neska gazte promesaren etiketa, zahartzea, gorputzaren aldaketak, sexualitatea, biolentzia... 20:30ean Modelo aretoan. Sarrerak salgai daude Sanz Enean, 6 euroan.

Martxoak 17, asteartea: Migratutako emakumeen mahai ingurua, 17:00etan, Gaztelekuan.

Martxoak 25, asteazkena: Kontrako eztarritik liburuari buruzko solasaldi literarioa Uxue Alberdi idazlearekin, Garoa liburu dendan, 19:00etan.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide