Galtxagorrien jaitsiera antolatu dute lehen aldiz Jalgi Dantza Taldeko haur, gazte, zein helduek. Inauterietako egitarauaren barruan, ostiralean 18:30ean izango da kalejira, eta herriko kaleetan zehar ibiliko dira dantzariak eta musikariak, galtxagorri, lamia, sorgin, jentil, zanpantzar edo Mariren paperean.
Imanol Urbieta Musika Eskolatik abiatuko dira, eta Zigordia kalea, San Frantzisko eta Kale nagusia zeharkatu ondoren, geldialdia egingo dute Musika plazan. Bukatzeko, Lege Zaharren Enparantzan egingo dute azken ekitaldia, akelarrea.