Datorren asteartean, urtarrilaren 14an, hasiko dira jokatzen Zarauzko Ikurriña Mus Txapelketa, eta aste honetan bukatuko da bertan izena emateko azken epea, igandean bertan. Izena eman nahi duten bikoteek ondorengo zortzi taberna edota jatetxeetan egin dezakete inskripzioa, 80 euro ordainduta: Euskalduna, Iruña, Itsaski, Itxas-Lur, Karlos Arguiñano, Tivoli, Txiki Polit eta Xoxoa. Aurten, 9.000 euro banatuko ditu saritan Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak.
2019 abe 13 Gizartea