Irudietan: Perretxikoen azokan, klima aldaketa presente

Zarauzko Hitza 2019ko urriaren 27a

40. Natur Astearen barruan, azken eguna izanik, Merkatu Plazan perretxiko azoka jarri dute ikusgai, edonori zuzenduta. Arkamurka natur elkarteak antolatzen du ekimena, eta hauentzat ere oso berezia izan da edizio hau: elkarteak 50 urte bete ditu.

Klima aldaketak perretxikoei nola eta zertan eragiten dien azaldu dute 40. Natur Astearen azken ekintzan, Merkatu Plazan. Hegaztiek ere larrialdi egoera hau nola pairatzen duten ere azaltzen da.

Denetarik aurki daiteke bertan: haurrentzako margotzeko txokoa, mikroskopioarekin perretxikoen esporak ikusteko aukera eta, oro har, perretxiko ezberdinen esposizioa, desagertzear daudenak edota klima aldatzen ari den heinean, gero eta gehiago topa daitezkeenak.

Erlazionatuak

Mende erdi naturatik ikasiz

Amaia Urbieta Arruti 2019 urr 23 ingurumena

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide